PDFImprimirE-mail
 

Telemonitorizazioa

monitoring

DESKRIBAPENA

Telemonitorizazioa beren bizi-konstanteak modu iraunkorrean kontrolatu behar eta/edo nahi dituzten pertsona guztien bizitza hobetzea du xede: zentro profesionaletara lekualdaketa gutxiago egin beharko dituzte eta beren bizi-kalitatea handiagoa izango da. Garatu ditugun konponbideak edozein erabiltzailek erraz erabil ditzake, eta autonomia handiagoa emango diote, edozein jarduera egiten ari denean beren bizi-konstanteak hartzen dituen sentsore bat eraman dezakeelako.

Mugikortasun eta nonahikotasun ezaugarriei esker, bere aplikazioa ezin hobea da gaixo kronikoentzat, operazio-ondoko diagnostikoetarako eta beren lanbide edo zaletasunagatik banakako segimendua behar duten pertsonentzat (kirolari, amateur, instalatzaile eta abarrentzat); horri esker, pertsona horiek ez dute une zehatz batean eta/edo leku zehatz batean geratu behar aldizkako neurketak edo azterketak egiteko.

Erabiltzaileen telemonitorizazioari esker, beren bizi-konstanteak (pultsua, glukosa, SPO, ECG, arnasteko frekuentzia…) modu iraunkorrean har daitezke. Horretarako, erabiltzailea sentsoreari eta gailu mugikorrari konektatzen da, modu iraunkorrean, tokiko azterketa adimenduna egiten du, eta larrialdi kasuetan edo espresuki hala eskatzen badu, laguntza zentro espezializatuarekin komunikatzen da. Tokiko azterketa adimenduna norbanako bakoitzarentzat pertsonalizaturik dago eta, gainera, edozein unetan aldatu ahal izango da urrutiko kontrol baten bidez, aldaketei doitzeko.

Telemonitorizazioari esker, haurdunen, gaixo kronikoen, kirolarien eta abarren kontrola iraunkorra izango da. Profesionalek, familiartekoek eta erabiltzaileek Extranet web informazioaren kudeatzailean kontsultatu ditzakete datuak.

FUNTZIONAMENDUA

Gráficon de telemetría

ONURAK

  • Gaixo kronikoen monitorizazioa eta arrisku egoerak aurreikustea.
  • Diagnosia erraztea erabiltzaileen segimenduari esker.
  • Medikamentuen dosifikazioa doitzea.
  • Egoera fisikoaren monitorizazioa kirola egiten ari den bitartean.
  • Sintoma irregularren segimendua.

HARTZAILEAK

  • Gaixo kronikoak.
  • Adineko pertsonak.
  • Arreta berezia behar duten haurrak.
  • Haurdunak.
  • Kirolariak entrenamenduan, lehiaketetan, etab.
  • Arriskuko lanbideak dituztenak: suhiltzaileak, instalatzaileak, etab.