PDFImprimirE-mail
 

Inguru adimenduna

residencia Señores paseando

DESKRIBAPENA

Saludnovak etxean, egoitzetan, ludoteketan eta, orokorrean, eraikuntzetan erabiltzeko konponbideak garatu ditu, inguru eta pertsonen kontrola eramatea ahalbidetzen dutenak, instalazioetan istripuak edo ihesak gertatzea saihesteko. Saludnovako Inguru Adimendunetarako konponbideak erabiltzaile eta zaintzaileen bizitza errazteko diseinatu dira.

Inguru Adimendunetarako instalazioen ezaugarriei esker, instalazio horiek ezin hobeak dira arrisku egoeretan dauden pertsonei telelaguntza eskaintzeko eta pertsonak kontrolatzeko (adineko pertsonak, minusbaliatuak, Alzheimer gaixoak, haurrak, etab.).

Saludnovak proposatutako Inguru Adimendunari esker, zerbitzuak (telealarma, telemetria eta telemonitorizazioa) eta eremu domotikoa konbinatu daitezke. Xedea ondokoa da: erabiltzaileari bere bizilekua kontrolatzeko bide ematen dioten sistema domotikoen filosofia eta gure zerbitzuak batzea. Zerbitzu hori, erabiltzailea modu pertsonalizatu eta adimentsuan kontrolatzeaz gain, erabiltzailearen ingurua ere kontrolatzen du. Hala, erabiltzaileek segurtasun handiagoa dute etxean daudenean.

FUNTZIONAMENDUA

Grafico funcionamiento ambiente inteligente

Telealama: Saludnovak orientatzeko arazoak dituzten pertsonak kontrolatzeko sistema bat du, orientazioa gal ez dezaten. Erabiltzaileek gailu bat eramaten dute eta, baimendutako eremutik ateratzen direnean, gailu horrek zentroari abisua ematen dio. Telealarma Prebentziozko alarma-sistema hori ezin hobea da, alderraia baimenduta ez dauden eremuetan edo esparru arriskutsuetan sartzen saiatzen denean abisua ematen duelako, barrutitik kanpo edo talde batekin ibilaldi, museo edo zineman badago ere. Alderraien kontrolari buruzko informazio gehiagos

 

Móvil PDA Telemetria/Telemonitorizazioa: Erabiltzailea osasun arazo baten ondorioz konortea galtzen badu (aldagai desorekatuak, adibidez: diabetikoa) eta sua piztuta utzi badu, alarma bat aktibatzen da, sutea gerta ez dadin sua itzaltzen duena.

ONURAK

  • Segurtasuna etxean eta etxetik kanpo.

HARTZAILEAK

  • Egoitzak.
  • Eguneko zentroa.
  • Azken erabiltzaileak.
  • Eraikitzaileak.