Nor garen
Saludnova Mondragón Taldeko kooperatiba bat da, ondokoen partaidetza duena:
-
MCC Inversiones, S.P.E, s. Coop.
-
MCC Innovación S.P.E., S.A.
-
Seed Gipuzkoa S.C.R. de R.S, S.A.
-
Sebiek S. L.
MISIOA
Saludnova e-osasuneko enpresa bat da. Aldagai biometrikoak monitorizatu eta/edo alarma egoerak denbora errealean hautemateko beharra duten pertsonei nonahiko konponbideak eskaintzen dizkie, unean-unean edo aldizka, eta horretarako beharrezko arreta-neurriak aktibatzen ditu, pertsonei ongizate mailarik handiena emateko.
IKUSPEGIA
Saludnovak oinarri teknologikoko enpresa bilakatzea du xede, e-osasun eta telemedikuntza sektorean eredu izan nahi du; konponbide eta zerbitzuak eman eta merkaturatzen ditu, produktu eta zerbitzu guztietan berrikuntzak eskainiz, betiere bizi-kalitatea handitzeko helburuarekin eta, aldi berean, zerbitzuaren kalitate eta kostuan eraginkorra izanik.
MONDRAGÓN TALDEA
Mondragón Taldea (Mondragón Corporación Cooperativa, MCC) enpresa talde bat da, ondoko hiru sektoretan egituratzen diren 264 enpresa eta entitatez osatua: Finantza-sektorea, Industria-sektorea eta Banaketa-sektorea. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo enpresa taldea da, eta zazpigarrena Espainia mailan, Finantza, Industria eta Banaketa sektoreetan garrantzi handia duena.
Aniztasun estrategiak direla eta, Taldeak tokiko jarduera berriak ezartzeko eta garatzeko Sustapen Zentroa sortu du. Helburua enplegu kualifikatua sortzea da, enplegu korporatiboa batez ere eta, bereziki, Korporazioak lehentasunezkotzat jotzen dituen sektoreetan, energia eta osasun sektoreetan, alegia.




