Partners
Bases de Datos Interoperantes Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Informatika Fakultateko ikerketa talde bat da. Datu-kudeaketa arloan tradizio handia du, eta nazioarte mailan ospe handia du ikerkuntzan. Azken urteotan nonahiko konputazioaren eremuan jardun du, baita konputazio mugikorrari dagokion informazio kudeaketan eta horrek eremu soziosanitarioarekin duen erlazioan ere.
Bic Berrilan 1993ko abenduaren 13an eratu zen Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentro (BIC) bezala. Bic Berrilango fundatzaile eta bazkideak Gipuzkoako garapen endogenoan esku hartzen duten erakunde nagusiak dira, entzute handiko finantza entitate, teknologia zentro eta enpresekin batera. Bic Berrilan ISO 9002 ziurtagiria saiakuntza aldian jaso duen Europako lehenengo BIC zentroa da (AENORen eskutik 1997/01/30ean jasotako ziurtagiria).
Mondragón Taldearen plan estrategikoak tokiko enplegua sortzeko oinarrizko helburua lortzea du xede. Tokiko jarduerak ezarri eta garatu ahal izateko Sustapen Zentroa sortu du. Horren bidez 2.500 lanpostu sortzeko bide emango duten 90 proiektu abiaraziko dira datozen 4 urteotan (2008-2012) eta horretarako ia 2.300 milioi euro inbertituko dira.
Sustapen Zentroa energia sektorea eta sektore soziosanitarioa garatu nahi ditu, industriaren berrikuntza bultzatu eta enpleguaren iraunkortasuna bermatu ahal izateko. 2008an sektore horietan bi jarduera berri abiaraziko dira, eta 2009an beste hiru edo lau jarduera berri abian izan daitezke. Helburua ondokoa da: 2012an industria arloan egingo diren salmenten %30 2007an existitzen ez ziren produktuak eta zerbitzuak izatea.
Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco (EHU/UPV). Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) irakaskuntza hobe, moderno eta berritzaile baterako sistema bat ezarri nahi du. UPV/EHUko estatutu-helburuetako bat euskal gizarteari dagokion ondare intelektual, kultural eta zientifikoa sustatu eta aberastea da, eta bere ekonomia eta gizarte ongizatea garatzea.




