PDFImprimirE-mail
 

I+G+B

I+G+B estrategiak e-osasun eremuan produktu/zerbitzu berritzaileak ikertu eta garatzea du xede, baita dagoeneko garatuta dauden konponbideen bertsio hobeak nahiz plataforma esparruan eraikitako aplikazio berriak lortzea ere.

Oinarri teknologikoa eta ageriko izaera berritzailea duen enpresa horretan, I+G+B eremua negozioari dagokio eta zeregin garrantzitsua du enpresaren garapenean.

Saludnovak lankidetza teknologikoa ezinbestekotzat jotzen du eta, ildo horretan, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko BDI ikerketa taldearekin hertsiki aritu da lanean; talde horretako kide nagusienak Saludnovako teknologia arloko adituen batzordean daude.

 

Saludnovan teknologia zentroekin eta unibertsitateekin lankidetzan aritzeko proposamenak jaso nahi ditugu, eta hirugarrenen teknologia berritzaileak barneratu.

Sariak

  • “Enpresa Ideien Lehiaketan” 2. saria, SEBIEK proiektuarekin, Toribio Echevarría Sarien XVII. Edizioan, 2006an.
  • 1. saria SEBIEK proiektuari, Kutxaren Ekintzaileen VI. Lehiaketan, 2005.
  • 1. saria Telemedikuntza arloko Berrikuntzari. 2005eko Edizioa.
  • 2. saria: AINGERU: Adineko pertsonen monitorizaziorako telemedikuntza sistema integratua, "Manuel Laborde Werlinden" Sariaren 3. Edizioan, 2003an.